Webgune ofiziala Oparitu zirrara, oparitu sentimenduak, oparitu Behobia
Behobia - San Sebatián

Pribatutasun politika

 

Pribatutasun politika honen helburua zure izaera pertsonaleko datuek jasotzen duten tratamenduari buruz informazioa ematea da gure webgunean nabigatzean edo bertan barneratutako zerbitzuak erabiltzean, lasterketan izena ematean, dokumentu honetan jasotako helburuetrako eman nahi dituzun libreki erabakitzea izan dezazun.

1. Nor arduratuko da nire izaera pertsonaleko datuen tratamenduaz?

Jakinarazten dizugu eskatutako izaera pertsonaleko datuen erakunde arduraduna dela: Fortuna Kirol Elkartea, helbidea duena Pio Baroja pasealekua, 47, 20008, Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa).

Gurekin harremanetan jar zaitezke:

2. Zein helbururekin tratatuko dira nire izaera pertsonaleko datuak?

Zure izaera pertsonaleko datuak jarraian adierazitako helburuekin erabiliko dira:

  • Zure eskaerari arreta ematea.
  • Zure izen ematea kudatzea.
  • Lasterketa antolatzea.
  • Dortsalen eta kronometraje txipen banaketa kudeatzea.
  • Korrikalarien asegurua kudeatzea.
  • Markak komunikabideetan argitaratzea, aurka egiteko duzun eskubideari kalterik egin gabe.
  • Korrikalarien argazkiak egitea eta ematea kudeatzeko.
  • Fakturazioa.
  • Informazioa bidaltzea, lasterketako babesleena barne, aurka egiteko eskubideari kalterik egin gabe.
  • Sakelako telefono zenbakia emateak SMS edo sistema baliokide baten bidez lasterketako marka bidaltzeko, inplizituki dakar datu hori tratatzeko adierazitako adostasuna.

Orokorrean, kirol jarduera baten kudeaketari eta antolaketari lotutako helburuetarako.

3. Babesleen komunikazio komertzialak

Izen emate prozesuan berariaz adostasuna adierazitakoan bakarrik bidaliko dizugu gure babesleei buruzko informazio komertziala.

4. Zenbat denbora gordeko dituzue nire izaera pertsonaleko datuak?

Uste dugu lasterketan parte hartzeak nahiz korrilakarien sailkapenak izaera publiko eta historikoa duela. Partaideen izenak eta lasterketen sailkapenak publiko egiten ditugu eta historiko bat dugu kontsulta publikorako.

Hala ere, gogorarazten dizugu eskubidea duzula zure sailkapena argitaratzearen aurka egiteko eta izaera pertsonaleko zure datuen ezereztatzekoa eskatzeko.

5. Zein datu eman behar ditut?

Eskatutako izaera pertsonaleko datu guztiak izartxo batekin markatuta daudenak ezinbestekoak dira gure zerbituak edota produktuak erosteko nahiz kontratatzeko. Ezingo dizugu arretarik eman derrigorrezkoak diren datu horietakoren bat ematen ez badiguzu.

6. Izaera pertsonaleko zure datuak hirugarrenei emango zaizkie?

  • Kontziente izan behar duzu komunikabideen estaldura duen jarduera publiko batean parte hartuko duzula. Halaber, uste dugu partaideen datuek eta markek izaera historikoa dutela. Lasterketaren antolatzaileek komunikabideeetan argitaratuko dituzte korrikalarien izena, abizenak, jatorria, kategoria, dortsala eta marka. Ondorioz, lasterketan parte hartzeak adostasun adierazia eta mugagabea dakar datu horiek argitaratzeko antolatzaileek erabakitako komunikabideetan -Internet barne-, aurka egiteko zure eskubideari kalterik eragin gabe.
  • Sailkapenak data mugarik gabe marken akreditaziorako gordeko dira eta antolakuntzaren webgunearen bidez kontsultatzea izango da, zure ezerezte eskubideari kalterik eragin gabe.
  • Antolatzaileek kirol istripu asegura sinatu dute izena eman duten korrikalari guztientzat; ondorioz, jarduera honetan parte hartzeak zure datu identifikagarriak emateko adostasun adierazia dakar, lasterketan istripua izanez gero egoki artatzea bermatzeko xedez.
  • Aurtengo kausa solidariorako dohaintza egiten duten pertsonen datuak, Why Not Fundazioa (Avda. Navarra 25, Gros, 20013 - Donostia - Gipuzkoa) eta Agifes - Buru Osasun Arazoa duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea - (Morlans Pasealekua 3, behea - 20.009 Donostia - Gipuzkoa) lagako zaizkio, hauek era berean, PFEZaren aitorpenerako aldundiari laga ahal izango dizkio.
  • Era berean, jakinarazten dizugu izaera pertsonaleko zure datuak lasterketako babesleei emango zaizkiela. LUANVI S.A (Calle Sir Alexander Fleming 1, Parque Tecnológico de Paterna 46980 - Valencia), TOTALENERGIES CLIENTES, S.A.U. (C/Gran Vía Don Diego López de Haro, 15 1º derecha, 48001 Bilbao - Bizkaia), CAJA RURAL DE NAVARRA (Plaza de los Fueros 1, 31003 Pamplona) eta honen gizarte ekintzari atxikitako enpresak, FORUM SPORT, S.A. (Barrio Etxerre, S/N. 48970 Basauri), KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA S.L, (Paseo Mikeletegui 55, 20009 Donostia), IDCQ HOSPITALES Y SANIDAD, S.L.U. (C/Zurbaran 28, 28010 Madrid), SALICA INDUSTRIA ALIMENTARIA (Pol. Landabaso S/N, 48370 Bermeo - Bizkaia). Beraiek gorde ahal izango dituzte euren produktuei eta zerbitzuei buruzko informazio komertziala bidaltzeko, bide elektroniko nahiz ohikoetatik, zure aurka egiteko eta ezereztatzeko eskubideei kalterik eragin gabe. Hori uneoro gauza dezakezu babesleen aurrean edo "ZURE ESKUBIDEAK" atalean adierazitako helbidera eskaera bidaliz. Helburu horretarako zure datuak ematea nahi ez baduzu, izen emate formularioan adieraz dezakezu dagokion laukia markatuz.
  • Kreditu txartelaz ordainduz gero, izaera pertsonaleko zure datuak antolakuntzak zehaztutako banketxeari emango zaizkio lasterketako izen ematearen ordainketa kudea dezan.

7. Zure eskubideak

  • Eskubidea duzu zure izaera pertsonaleko datuetara sartzeko.
  • Eskubidea duzu hauen zuzenketa edo ezereztea eskatzeko.
  • Uneoro atzera bota dezakezu emandako baimena.
  • Zure izaera pertsonaleko datuen tratamendua mugatzea eska dezakezu.
  • Eskubidea duzu zure izaera pertsonaleko datuen tratamenduari uko egiteko.
  • Eskubidea duzu zure izaera pertsonaleko datuen eramangarritasunera.

Eskubide hauetako edozein gauzatzeko, eskaera aurkeztu behar duzu fitxategiaren arduradunaren helbidean, pribatutasun politikan honen lehen puntuan agertzen dena. Informazio gehiago nahi baduzu zure eskubideei edo hauek gauzatzeko moduari buruz, Datuen Babeserako Espainiako Agentziarekin harremanetan jar zaitezke –www.agpd.es-.

8. Cookieak

Fortuna Kirol Elkarteak cookiak instalatuta ditu bere sisteman zerbitzua hobetzeko, egokitzeko, eta nabigazioa errazteko helburuarekin. Cookieak lotzen zaizkio erabiltzaile anonimo eta ordenagailu bakarrari, sarbidea baimendu gabe izaera pertsonaleko datuei. Cookieak testu artxibo txikiak dira, nabigatzaileak ordenagailuaren disko gogorrean gordetzen dituena. Gure web orrialdean nabigatzen duzunean, gure zerbitzariak cookieak ezagut ditzake eta azken bisitan aukeratutako hizkuntzari buruzko informazioa eman. Nabigatzaile gehienek automatikoki onartzen dute cookien erabilera, baina zure nabigatzailea konfigura dezakezu cookien jasotzearen berri emateko zure ordenagailuaren pantailan eta eragozteko haiek disko gogorrean instalatzea.

Cookiei buruzko infomrazio gehiago nahi baduzu, esteka honetan kontsulta dezakezu: Cookie politika

9. Datuen kalitatea

Erabiltzaileak bermatzen du Fortuna Kirol Elkarteari emandako izaera pertsonaleko datuak egiazkoak direla eta ardura hartzen du hauen edozein aldaketa adierazteko. Erabiltzailea izango da arduradun bakarra formularioa datu faltsu, ez zehatz, osagabe edo gaurkotu gabeekin betetzeak Fortuna Kirol Elkarteari edo edozein hirugarreni eragin diezaioketen kalte edo min, zeharkako nahiz zuzenena.

Erabiltzaileak ez du hirugarrenen izaera pertsonaleko datuak sartu behar pribatutasun politika honetan ezarritakoaren aurrezko adostasun informatua izan gabe, bera izanik haiek eman izanaren erantzule bakarra.

10. Konfidentzialtasuna

Izaera pertsonaleko zure datuak isilpeko informazio gisa sailkatzen dira, horrenbestez, datu honen edozein tratamendu gauzatuko dugu hirugarrenekiko sekretua bermatuz eta bere segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun neurriak ezarriz.

11. Segurtasun neurriak

Fortuna Kirol Elkarteak beharrezko neurriak hartu ditu saihesteko izaera pertsonaleko datuen baimenik gabeko alterazioa, galera, tratamendua edo sarbidea; kontuanizanik uneoro teknologiaren egoera, bildutako datuen izaera eta dituzten arriskuak, giza ekintzarenak edo ingurumen fisiko edo naturalekoak. Edonola ere, erabiltzaileak jabetu behar du ezarritako segurtasun neurriak ez direla menperaezinak, bereziki, on-lin inguruan.

12. Baldintza bereziak

Fortuna Kirol Elkarteak emandako zenbait zerbitzuk baldintza bereziak izan ditzakete izaera pertsonaleko datuen babesari dagokionean, aplikagarri izanik egoera bakoitzaren baldintza bereziak. Baldintza bereziek arautzen ez duten kasuetan, aplikagarritasun osagarria izango dute pribatutasun politika honetako baldintza orokorrek.

13. Adin txikikoak

Ohartarazten dugu 14 urte azpiko haurrek eta gazteek euren gurasoen edo tutoreen baimena behar dutela Fortuna Kirol Elkartearen webgunean izaera pertsonaleko datuak emateko.

14. Droneen erabilerari buruzko informazioa

Korrikalari/partaide/ kolaboratzeari jakinarazten zaio lasterketan zehar eta ondoren, antolakuntzak kontrataturiko eta legalitateak ezartzen dizkien konpetentziak betetzen dituzten profesionalek gidaturiko droiekin grabatua izango dela.

Nahiz eta probabilitateak txikiak izan, istripu, matxura edo besterik gertatuz gero, gradu ezberdinetako lesioak sor ditzakeen kolpe bat jasateko aukera izan daikete.

Segurtasunerako prebentzio indikazio gisa, inpakturik sumatu edo ziurtasuna izatekotan, lesioak saihesteko burua besoekin estali eta makurtu droiari bizzkarra emanez, droiaren bidetik kendu ezin bazuzu.

Korrikalaria arriskuen jakinaren gainean dago eta hauek onartzearekin batera, baimena ematen du droiarekin filmatua izateko eta hau gainetik hegan edukitzeko lasterketan izena eman eta parte hartzerakoan.